1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
1547 /2014 EBAZPENA, 2014ko urriaren 14koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko “Gobernu Kontseiluaren Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Honoris Causa Doktoretza emateari buruzko erabakia onesten duena”. 2014ko urriaren 14ko Gobernu Kontseiluak hartutako erabaki baten bidez onetsi zen.
2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agintzen dut argitaratzeko 2014ko urriaren 14ko Gobernu Kontseiluak hartutako erabakia “Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Honoris Causa Doktoretza emateari buruzkoa”.
HONORIS CAUSA DOKTORETZA
EMATEARI BURUZKO ERABAKIA
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gobernu Kontseiluaren eskumena da aparteko merezimendu akademiko, zientifiko, kultural, tekniko edo humanistikoa duten pertsonei Honoris Causa doktoretza ematea. Horri begira, 2006ko uztailaren 4ko 42/2006 Erabakiaren bidez (NAO, 103 zk., 2006ko abuztuaren 28koa), organo kolegiatu honek “Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ohorezko sariak emateko araudia” onetsi zuen.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Honoris Causa doktoretza Adolfo Eraso Romero jaunari ematea proposatu denez.
Errektoreak proposatuta, Gobernu Kontseiluak, bere kideek aurretik eztabaidatu eta gero, honako hau da 2014ko urriaren 14an egindako bileran, hartu duen
ERABAKIA:
Lehena.–Zientzien eta ikerketa zientifikoaren arloan merezimendu nabarmenak izateagatik, Adolfo Eraso Romero jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko “Honoris Causa Doktore” izendatzea.
Bigarren.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.
Iruñean, 2014ko urriaren 14an.–Errektorea, Julio Lafuente López.
Iragarkiaren kodea: F1416630