241. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

105/2014 FORU AGINDUA, azaroaren 14koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, María Dolores Catalán Goñi andrea, Hezkuntza Departamentuko Modernizazio Atalari atxikitako Informazio Sistemen Modernizazioa Bultzatzeko Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean xedatzen du ezen atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. María Dolores Catalán Goñi andrea, Hezkuntza Departamentuko Modernizazio Atalari atxikitako Informazio Sistemen Modernizazioa Bultzatzeko Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillarako Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2014ko azaroaren 14an.–Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: F1415488