1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
1108/2014 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasun Mentaleko Fakultatiboen Lanbide Karrerako Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.
Apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko arauak eman zituen abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen osaera zehazteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ezarri ziren.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 2an emandako 408/2012 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboen lanbide karreraren ebaluazio batzordeen osaera ezarri zen, eta batzorde horietako buruak, kideak eta idazkariak izendatu ziren.
Aipatu abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren 15. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidez osatuko dira ebaluazio batzordeak: horietako lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat langileen batzordeak, eta gainontzeko hirurak dagokion Batzorde Tekniko Asistentzialak.
Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak Osasun Mentaleko Fakultatiboen Lanbide Karrerako Ebaluazio Batzordeko kideak izendatu ditu.
Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari onetsitako Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Mª José Aibar Luis andrea eta Elena García de Jalón Aramayo andrea Osasun Mentaleko Fakultatiboen Lanbide Karrerako Ebaluazio Batzordeko kide izendatu izana berrestea.
2. Clara Madoz Gúrpide andrea Osasun Mentaleko Ebaluazio Batzordeko kide izatetik kentzea, eta bere dedikazioa eskertzea.
3. Maite Aramburu Urtasun andrea Osasun Mentaleko Fakultatiboen Lanbide Karrerako Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea, Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen hau interesdunei eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lanbidearen Kudeaketa eta Garapenerako Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Ohartarazten da ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1. eta 2.c) artikuluan eta 57.4 artikuluan xedatutakoarekin bat.
Iruñean, 2014ko azaroaren 12an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Cristina Ibarrola Guillén.
Iragarkiaren kodea: F1415559