241. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

569/2014 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Espainiako eta Ameriketako 2014ko Ortografiako XV. Lehiaketaren autonomia erkidegoaren faseko garailea izendatzen duena.

Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak aurkeztu duen txostenean proposatu du Espainiako eta Ameriketako 2014ko Ortografiako XV. Lehiaketaren garaile izenda dezatela helburu horrekin egindako probetan kalifikazio onenak lortu dituen ikaslea, eta, txosten horrekin batera, proba kalifikatu duen epaimahaiaren akta aurkeztu du. Lehiaketa horren deialdia irailaren 16ko 449/2014 Ebazpenaren bidez egin zen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Espainiako eta Ameriketako 2014ko Ortografiako XV. Lehiaketaren autonomia erkidegoaren faseko garailea izendatzea:

–Jon Liberal Huarte (NANa: 73461145L), Burlatako Ibaialde BHIkoa.

2. Ikasle horri sariaren egiaztapen-diploma emanen zaio, eta Nafarroako Foru Komunitatearen ordezkaria izanen da Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak deitzen duen lehiaketaren fase nazionalean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Gaztelaniaren eta Lurralde Lankidetzaren Atalari, Burlatako Ibaialde Bigarren Hezkuntzako Institutuari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko azaroaren 3an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

Iragarkiaren kodea: F1414833