1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
514E/2014 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, aluminioa galdatu eta trefilatzeko instalazioa aldatzeko eskaera baimentzen duena, helburua izanik aluminiozko txatarra galdatzen duen labea desegiteko proiektua burutzea eta aluminioa galdatzen jarraitzeari uztea. Instalazioaren titularra Manufacturas Irular SA da, eta Irurtzungo udal mugapean dago.
Instalazio horrek badu Ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak 2381/2007 Ebazpenaren bidez emana, gero Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abuztuaren 6ko 0601/2013 Ebazpenaren bidez aldatua eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren maiatzaren 7ko 185E/2014 Ebazpenaren bidez eguneratua.
2014ko apirilaren 30ean, titularrak bere instalazioa aldatzeko proiektua jakinarazi zuen, aluminiozko txatarra galdatzen duen labea desegin eta aluminioa galdatzeari uztearren.
Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak erabaki du instalazioaren aldaketa horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsia) 2A edo 2B eranskinetako epigrafeetan sailkatuta egotetik ateratzen duela; hortaz, aldaketa egin ondoren, instalazioak ez du Ingurumen baimen integratuaren araubideari loturik jarraituko. Horrenbestez, proiektatutako aldaketa eginik, instalazioa Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsia) 4C eranskineko H) epigrafean sailkatuko da.
Ebazpen proposamenaren tramitazio prozesuan entzutea eman zaio instalazioaren titularrari hamar egunez, eta ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuaren bidez, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren esku utzi ziren indarreko araudiak ingurumena babesteko esku-hartzearen arloan Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari esleitutako eskumen administratibo batzuen titulartasuna eta erabilera. Foru dekretu horrek ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehena.–Aluminioa galdatu eta trefilatzeko instalazioa aldatzeko eskaera baimentzea, helburua izanik aluminiozko txatarra galdatzen duen labea desegiteko proiektua burutzea eta aluminioa galdatzen jarraitzeari uztea. Instalazioaren titularra Manufacturas Irular SA da, eta Irurtzungo udal mugapean dago.
Bigarrena.–Aldaketaren proiektua gauzatzean, instalazioak eta jardueraren garapenak Ingurumen baimen integratuaren administrazio espedienteetan jasotako baldintzak bete beharko dituzte.
Hirugarrena.–Aldaketa eginik, titularrak aldaketa egiteko erantzukizuneko aitorpena, teknikari eskudun batek emandako ziurtagiria erantsita, aurkeztu beharko du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan.
Laugarrena.–Ebazpen honetan bildu diren baldintzak ez betetzeak berarekin dakar ingurumeneko diziplina neurriak hartzea, hots, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen IV. tituluan jasotakoak, galarazi gabe sektoreko legerian ezarritakoa, aplikatzekoa izaten segituko baitu, eta, horren osagarri, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen VI. tituluan ezarritako zehapen araubidea.
Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Seigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete haren aurka, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.
Zazpigarrena.–Ebazpen hau Manufacturas Irular SAri, Irurtzungo Udalari eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2014ko azaroaren 13an.–Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.
Iragarkiaren kodea: F1415435