24. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

2014ko aurrekontuaren espedientea. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2013ko abenduaren 18an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1.–Hasiera batean onestea Aralar Musika Eskolaren 2014ko aurrekontuaren espedientea.

2.–Hasiera batean onestea 2014ko aurrekontua betearazteko oinarrien proiektua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatuari jarraikiz, aurrekontuen espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, 15 egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lekunberrin, 2013ko abenduaren 20an.–Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: L1401386