24. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa Udalbatzako kideendako ordainsarietan

Nafarroako Administrazio Epaitegiak, 6478/2013 Ebazpenaren bidez, baliorik gabe deklaratu du Caparrosoko Udalak, 2013ko ekainaren 27ko osoko bilkuran, alkatearen soldata %50 jaisteko hartutako erabakia. Erabaki horrek ez duenez ondoriorik izanen, bere horretan egonen da lehengo sistema eta ordainsarien lehengo zenbatekoa, hau da, Udal honek 2011ko uztailaren 1eko bilkuran onetsi eta, abuztuaren 25ean, 2011ko 168. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena.

Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Caparroson, 2014ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, M.ª José Lasterra Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L1401289