1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoa, psikologo lanpostuetan, prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran, aritzeko deialdian.
Psikologo lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko deialdi bat egin zen; bata, aldi baterako kontrataziorako, eta bestea, prestakuntzarako, zerbitzu berezien egoeran aritzeko. Horiez gain, lanpostu horretan trebatzeko lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proba egiteko deialdia ere onetsi zen. 2013ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 4an.
María Antonia Chasco Garralda andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenden aurka, psikologo lanpostuetan prestakuntzarako, zerbitzu berezien egoeran, aritzeko izangaien zerrenda egiteko deialdian. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraikiz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten; alegazioak Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).
Iruñean, 2014ko azaroaren 24an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F1416056