234. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Aitzanoko eta Ariztegiko auzoetan gas naturalaren hornidura banatzeko sarea, Baztango udal mugapean.

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jarri da Gas Navarra SAren eskaera hau:

Aldez aurreko baimen administratiboa Aitzanoko eta Ariztegiko auzoetan gas naturalaren hornidura banatzeko sarea egiteko, Baztango udal mugapean.

Espedientea Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea, 1, 5. solairua, Iruña) aztertzen ahalko da; bertara igortzen ahalko dira alegazioak, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 20 eguneko epean.

Iruñean, 2014ko azaroaren 18an.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Jesús Lasa Equiza.

Iragarkiaren kodea: F1415563