1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
50/2014 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Barañaingo balorazio txosten partziala onesten duena.
Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 14ko 47/2014 Ebazpenaren bitartez erabaki zen Batzorde Mistoa sortzea Barañaingo balorazio txostena partez berrikusteko.
2014ko azaroaren 19an egindako bilkuran, Batzorde Mistoak balorazio txosten partzialaren behin betiko edukia finkatu zuen eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Zerga Ogasunari.
Horrenbestez, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,
EBATZI DUT:
Lehena.–Barañaingo balorazio txosten partziala onestea, Batzorde Mistoak 2014ko azaroaren 19ko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta aipatu balorazio txostenaren eduki osoa udal interesdunaren bulegoetan jartzea jendaurrean hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Barañaingo Udalari igortzea, eta interesdun guztiei ohartaraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, aurreko puntuan adierazitako jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Iruñean, 2014ko azaroaren 20an.–Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Muñoz Muñoz.
Iragarkiaren kodea: F1415838