234. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

49/2014 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, A-12 autobideari (Done Jakue bideko autobidea) buruzko udalez gaindiko balorazio ponentzia partziala onesten duena.

Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 4ko 19/2013 Ebazpenaren bitartez erabaki zen Batzorde Mistoa eratzea A-12 autobideari (Done Jakue bideko autobidea) buruzko udalez gaindiko balorazio ponentzia partzialaren proiektua prestatzeko.

2014ko azaroaren 19an egindako bilkuran, Batzorde Mistoak udalez gaindiko balorazio ponentzia partzialaren behin betiko edukia finkatu zuen, eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Zerga Ogasunari.

Horrenbestez, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

Lehena.–A-12 autobideari (Done Jakue bideko autobidea) buruzko udalez gaindiko balorazio ponentzia partziala onestea, Batzorde Mistoak 2014ko azaroaren 19ko bilkuran egindako proposamen loteslearekin bat.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea eta udalez gaindiko balorazio ponentzia partzialaren eduki osoa udal interesdunen bulegoetan jartzea jendaurrean hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen hau herri hauetako udalei igortzea: Zizur Nagusia, Zizur Zendea, Uterga, Legarda, Obanos, Gares, Mañeru, Zirauki, Deierri, Villatuerta, Lizarra, Aiegi, Iguzkitza, Villamayor de Monjardín, Lukin, Barbarin, Los Arcos, Piedramillera, El Busto, Santsol, Torres del Río, Armañantzas, Bargota eta Viana.

Laugarrena.–Balorazio ponentziaren onespenaren aurka, hark ukitutako udal mugapeetan ondasun higiezinak dituzten titularrek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2014ko azaroaren 20an.–Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Muñoz Muñoz.

Iragarkiaren kodea: F1415836