3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
ERRIOXA JATORRIZKO DEITURA KALIFIKATUAREN
KONTSEILU ARAUEMAILEA
10/2014 ofizio zirkularra. Elaborazioaren sarrera ardoen mugimenduei buruzko fitxan
2014ko uztan egindako ardoari buruzko idazpenerako jarraibideak, bai eskuz egindako fitxetan bai mekanizatuetan.
Kanpaina honetan egindako ardoen sarrera, eskuz betetzeko fitxetan, 2014ko abenduaren 1eko datarekin ageri da 1. idazpenean, “egindako ardoa” kontzeptuaren pean, eta hektolitroen laukitxoan ageri da zenbat ardo egin den guztira (hondarrik gabe), hots, upategiak uztaren aitorpenean adierazi zuen hektolitro kopuru bera. Fitxa mekanizatuetan, upategiak kopuru horrekin eta “egindako ardoa” izenburuko 1 gakoarekin jaso behar du sarrera. Kopuruaren edozein aldaketa erregularizazio idazpenen bidez eginen da, 70 edo 74 gakoekin, kasuan kasukoarekin.
Ondoren, Uzta eta Egindako Ardoaren gaineko Zinpeko Aitorpenean aurkeztutako datuak baliatuz, Kontseilu Arauemaileko Ikuskatzaileen Zerbitzu Baimenduak behin egiaztatuta, txosten bat eginen da tarte bakoitzean egindako ardoekin, ardo babestua eta mahaiko ardoa.
Kontseilu Arauemaileak igorritako txostenean jasotako datuekin irteerako idazpen bat eginen da, 74 gakoarekin, urteko uztaren fitxatik, txosten horretako “Mahaiko ardo ez babestua” atalean adierazitako kopuruari dagokiona (klimaren ondorioz izandako ehuneko 10eko desbideratzeak sortutakoa), eta sarrerakoa, berriz, azpiproduktu eta ardo ez babestuaren fitxan ezarriko da, 43 gakoa erabiliz. Horrela, 2014ko uztari buruzko fitxan kalifikazioaren aurretiko ardo babestua jasoko da.
Bestetik, ardo kalifikatuen txostena jasotzean, ardo babestuen atalean aldaketarik egin behar izanez gero, irteera 70 gakoarekin eginen da: “deskalifikaziorako gordailua”, eta hektolitroen laukitxoan babestuaren eta kalifikatuaren arteko aldea adieraziko da; gordailuan dauden izakinen laukitxoan uzta honetako ardo kalifikatua jasoko da. Aldea “Azpiproduktuak eta babesik gabeko ardoak” izeneko fitxara aldatu behar da, 43 gakoa erabiliz.
Ardoen fitxatik 74 eta 70 gakoekin egindako irteera bakoitzeko sarrera bat eginen da “Azpiproduktuak eta babesik gabeko ardoak” izeneko fitxan, 43 gakoarekin.
Uztaren aitorpenean adierazitako ardogintzako hondarrak “Azpiproduktuak eta ardo ez babestuak” izeneko fitxan sartu behar dira 2014ko abenduaren 1ean. Kontseilu Arauemaileari mugimenduak bidaltzen zaizkion hurrengo aldian, datuetan jaso behar dira bai “Azpiproduktuak eta ardo ez babestuak” delako fitxako oharra bai uzta berriko deskalifikazioa / soberakinaren irteera.
Babestu gabeko produktu guztiak, upategitik atera aurretik, babestu gabeko azpiproduktuen eta ardoen fitxan jasoko dira, elaboratu eta hurrengo urteko maiatzaren 31 baino lehen. Horrela dago ezarrita urriaren 20ko APA/3465/2004 Aginduaren 2. eranskineko III.Bat atalean. Agindu horren bidez “Errioxa” Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren eta Kontseilu Arauemailearen Erregelamendua onetsi zen.
Zalantzarik izanez gero, gomendatzen dizuegu Kontseilu Arauemailearen Ikuskatzaileen Zerbitzu Baimendura jotzea, 941 500 400 telefonora deituz.
Aditzera ematen dizuegu, jakin dezazuen eta behar diren ondorioetarako.
Logroñon, 2014ko azaroaren 17an.–Ikuskatzaileen Zerbitzu Baimenduko burua, Domingo Rodrigo Martínez.
Iragarkiaren kodea: E1415981