234. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Jarduera ekonomikoen gaineko 2014ko ekitaldiko zerga

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da jarduera ekonomikoen gaineko 2014ko ekitaldiko zergaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea 2014ko abenduaren 31n bukatuko dela.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez, 012 Info-localera deituz edo www.olazti.com atariaren bidez. Helbideratutako ordainagiriak 2014ko abenduaren 5ean iraganen dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Olaztin, 2014ko azaroaren 19an.–Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1415995