234. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

5. aldaketa Udalaren 2014ko ekitaldiko aurrekontu arruntean. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2014ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 5. aldaketa Udalaren 2014ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Mendabian, 2014ko azaroaren 21ean.–Alkatea, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1415975