234. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Hasierako onespena. 2015eko zerga-tasak, tasen tarifak,
prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak

Fontellasko Udalak 2015eko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko diren tasa, prezio publiko eta gainerako ordainarazpenen espedientea onetsi zuen 2014ko azaroaren 20ko osoko bilkuran. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta harekin bat datorren gainerako legerian zehaztutakoari jarraikiz, espedientea onetsi eta jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bidezko interesdunek, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Halakorik ez bada, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Fontellasen, 2014ko azaroaren 21ean.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L1416003