234. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

2015eko lan egutegiaren onespena
eta egun baliogabeen deklarazioa

Fontellasko Udalak, 2014ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran eta aho batez, onetsi zituen Fontellasko Udalaren zerbitzuko langileen 2015eko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Horretarako, honako arau hauei jarraiki zitzaien: 311/2014 Ebazpena, uztailaren 3koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2015eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, eta Nafarroako Foru Komunitateko herrietako 2015eko jaiegun ordainduak, errekuperatu behar ez direnak ezartzen dituen proposamena.

Horrenbertzez, honako hauek dira Udalaren zerbitzuko langileen 2015eko aste barreneko jaiegunak:

Urtarrilaren 1a: Urteberri.

Urtarrilaren 5a. Errege eguneko zubia.

Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.

Martxoaren 19a: San Jose.

Martxoaren 20a: San Jose eguneko zubia.

Apirilaren 2a: Ortzegun Saindua.

Apirilaren 3a: Ortzirale Saindua.

Apirilaren 6a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Irailaren 3 eta 4a: Arrosarioko Andre Mariaren bestak.

Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri.

Epeak zenbatzeko 2015. urtean baliogabeak izanen dira bai igande guztiak bai aipaturiko egun horiek ere, gehi uztailaren 25a eta abuztuaren 15a jaiegunak baitira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Fontellasen, 2014ko azaroaren 20an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta.

Iragarkiaren kodea: L1415996