234. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Aurrekontuko 1/2014 aldaketa, kreditu gehikuntza.
Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2014ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31n. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

GASTUAK:

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 1.655,28 euro.

DIRU-SARRERAK:

VIII. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 1.655,28 euro.

Ergoienan, 2014ko azaroaren 21ean.–Alkatea, M.ª Isabel Senar Berastegui.

Iragarkiaren kodea: L1415963