234. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

2015eko aurrekontuak. Behin betiko onespena

Ergoienako Udalak, 2014ko urriaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2015ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Jendaurreko aldian alegaziorik izan ez denez, behin betiko onetsitzat jo eta argitara ematen da.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 104.850,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 15.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta beste diru-sarrera batzuk: 3.300,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 130.200,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 1.500,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 11.400,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 266.250,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen gastuak: 115.800,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak:
59.450,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 91.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 266.250,00 euro.

Ergoienan, 2014ko azaroaren 21ean.–Alkatea, M.ª Isabel Senar Berastegui.

Iragarkiaren kodea: L1415961