2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
2015erako ordenantza, tasa eta zerga-tasak.
Hasierako onespena
Zizur Zendeako Udalak, 2014ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zituen ordenantza, tasen tarifa, prezio publiko, zerga-tasa eta karga-tasa hauek, 2015erako:
–Ordenantza, 0-3 urtekoendako haur eskola arautzen duena.
–Ordenantza fiskala, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena.
–Ordenantza, Udalak antolatzen dituen gizarte eta kultur jardueretarako izen emateagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituena.
–Ordenantza, Udalak antolatzen dituen kirol jardueretarako izen emateagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituena.
–Programa, mugikortasun arazo larriak dituzten pertsonei aukerako garraiobide irisgarrria emateko banakakoendako laguntzei buruzkoa.
–Zizur Zendeako bizilagunei prestazio ekonomikoak emateko oinarri arauemaileak.
–Euskara ikastaroetarako laguntzen deialdia.
Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da eta Udalaren oholean paratzen, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea Udal Idazkaritzan aztertu eta bidezko iduritzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.5. artikuluari jarraikiz, eta ohartarazten da ezen, aipatu epean inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, aldaketa horiek behin betiko bihurtuko direla, haien edukia argitaratu ondoan, eraginkortasun juridikoa izan dezaten.
Gazolatzen, 2014ko abuztuaren 17an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.
Iragarkiaren kodea: L1415978