234. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

1 eta 5. aldaketak 2014ko aurrekontuan

Zizur Zendeako Udalak, 2014ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zuen 2014. urteko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egiteko espedienteak, kreditu bereziaren (1/2014) eta kreditu-gehikuntzaren (5/2014) bidezkoak.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da eta Udalaren oholean paratzen, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea Udal Idazkaritzan aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari jarraikiz, eta ohartarazten da ezen, aipatu epean inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, aldaketa horiek behin betiko bihurtuko direla, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluaren arabera.

Orobat, aditzera ematen da, orok jakin dezan, onetsi zirela 2014ko aurrekontuan egin 2, 3 eta 4. aldaketak, denak diru-sarrera bidezko kredituen bidezkoak; onespenaren bitartez hartu zuten indarra.

Gazolatzen, 2014ko abuztuaren 17an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.

Iragarkiaren kodea: L1415977