2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
Aldaketa, Desgaitasuna dutenendako aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Arroizko Udalak, 2014ko azaroaren 20an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantzaren 2 eta 4. artikuluak aldatzea.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Arroitzen, 2014ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.
Iragarkiaren kodea: L1415969