234. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Herrilurraren desafektazioa: 3. poligonoko 637. lurzatia.
Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2014ko azaroaren 19an egin bilkuran eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak nahi duen gehiengoa zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea herrilurretako lurzati bat desafektatzea, hain zuzen ere, 3. poligonoko 637. lurzatiaren puska bat, 4.000 m²-koa, emateko eta trukean jasotzeko 2. poligonoko 740, 741 eta 742. lurzatiak, osorik. Horren xedea da ardi-esnea ekoizteko abere-ustiapena finkatzea eta gaztandegi bat egiteko baimena ematea, Francisco Jose Amillano Garasak sustaturik.

Jendaurrean egonen da hilabetean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Espedientea interesdunen eskura dago, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Altsasun, 2014ko Azaroaren 20an.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

Iragarkiaren kodea: L1416032