2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Gure Etxearen erabilpena arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena
Altsasuko Udalak, 2014ko azaroaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Gure Etxearen erabilpena arautzen duen ordenantzaren aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek hura aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.
Altsasun, 2014ko Azaroaren 20an.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.
Iragarkiaren kodea: L1416031