Iragarkia
234. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 28a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA
Mantentze-lanetako ofiziala kontratatzeko oinarriak
Tuterako Ur Batzordeko buruordeak, 2014ko urriaren 31n ebazpena eman zuen. Haren bidez erabaki zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea mantentze-lanetako eta hornidurako ofizial izateko izangaien bi zerrenda osatzeko oinarriak, hautaproben bidez, Tuterako Udalaren Ur Batzordean sortzen diren beharretarako: bata aldi baterako kontrataziorako, eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran. Halaber, eskabideak aurkezteko beste epe bat jarri zen, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturalekoa.
Datako egunean, Tuterako Ur Batzordeko buruordeak eman zuen ondoko,
EBAZPENA:
Ikusirik Nafarroako arartekoak igorri idazkia, 2014ko urriaren 22koa, Ur Batzorde honetako mantentze-lanetako eta hornidurako ofizial izateko izangaien bi zerrenda osatzeko deialdiaren oinarri arautzaileak jendaurrera ateratzeari dagokionez; Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 42.2.c) artikuluan xedatutakoa kontuan harturik,
EBATZI DUT:
1. Aipatu oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialera bidaltzea, argitara daitezen, eta eskabideak aurkezteko beste epe bat jartzea, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturalekoa.
2. Ebazpen hau jakinaraztea Tuterako Udalaren Ur Batzordeko Gobernu Batzarrari, Nafarroako arartekoari, bai eta argitaratzea Ur Batzordeko iragarki oholean eta Tuterako Udalaren web orrian.
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aitzina. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.
Tuteran, 2014ko urriaren 31n.–Tuterako Udalaren Ur Batzordeko buruordea, Fernando Inaga Paños.
OINARRIAK
Mantentze-lanetako eta hornidurako ofizial izateko izangaien bi zerrenda osatzeko, hautaproben bidez, Tuterako Udalaren Ur Batzordean sortzen diren beharretarako: bata aldi baterako kontrataziorako, eta bestea prestakuntzarako zerbitzu
berezietako egoeran
1.–Xedea, izaera eta lanpostuaren ezaugarriak.
Kontratatuaren eginkizunak edo zereginak izanen dira Tuterako Udalaren Ur Batzordeko mantentze-lanetako eta hornidurako ofizialarenak (C mailari/taldeari atxikia).
Ordainsari eta lan baldintzei buruz, oinarri hauetan agertzen ez badira, Tuterako Udaleko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioen eta lan-kontratudun finko nahiz aldi baterakoen lan baldintzen gainean indarra duen egungo akordioan ezarritakoari jarraikiko zaio.
Lanaldiaren araubidea sare eta instalazioen mantentze-lanetarako ezarritakoa izanen da.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:
2.1. Aldi baterako kontrataziorako izangaien baldintzak.
a) Espainiako, Europar Batasuneko kide den beste estatu bateko edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen arabera Europako Erkidegoa eratzeko Itunean zehazten diren baldintzetan langileen joan-etorri librea aplikatzekoa den edozein estatutako nazionalitatea izatea. Espainiarren eta lehen aipatu diren estatuetako herritarren ezkontideek edo legez eraturiko izatezko bikotekideek ere hartzen ahalko dute parte, zuzenbidez bereiziak ez badaude, baita haien ondorengoek eta haien ezkontideenek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez bereiziak ez badaude eta ondorengoak 21 urtetik beheitikoak badira edo, adin horretatik goitikoak izanez gero, haien bizkar bizi badira.
b) 16 urte beteak izatea eta, hala bada, erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.
c) Eskaerak aurkezteko epea burutzen den egunean Goi Mailako Batxilergoko titulu akademikoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokidea izatea edo eskuratzeko baldintzetan egotea.
d) C mailako gidabaimena izatea.
e) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
f) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertu gabea, epai irmoaren bidez.
g) Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik beren estatuko funtzio publikoan sartzea galarazten dienik.
Baldintza horiek agiri bidez frogatu beharko dituzte hautatu eta kontratatzen diren izangaiek, kontratuak sinatu aurretik horretarako ezartzen zaien unean. Egiaztagiriak kopia konpultsatuen bidezkoak izanen dira.
Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan salbu, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira kontratatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.
Baldintza horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean betetzen direla ulertuko da eta hautapen prozedura osoan kontratazioa egiten den arte bete beharko dira.
2.2. Prestakuntzarako zerbitzu berezietan ariko diren izangaien baldintzak.
Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen C, D eta E mailako lan-kontratudun finkoei egiten zaien eskaintzan, alegia, oinarri hauek arautzen duten hautapen prozesuan parte hartzekoan, izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko izatea, C, D edo E maila edo taldekoa.
b) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.
c) Eskaerak aurkezteko epea burutzen den egunean Goi Mailako Batxilergoko titulu akademikoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokidea izatea edo eskuratzeko baldintzetan egotea.
d) C mailako gidabaimena izatea.
Deialdi honen xede den lanposturako izangaien kasuan, zerbitzu berezietan egonik, ez badute eskatzen den titulua, aski izanen dute administrazio publikoetan zortzi urteko antzinatasun onartua dutela frogatzea.
3.–Eskabideak.
Deialdiaren oinarriak eta hautaproben iragarkiak iragarki oholean argitaratuko dira eta, behar bada, oinarrietan aurreikusitako beste lekuetan. Aztertu ahalko dira, orobat, www.tudela.es udal web orrian, deialdiaren iragarkian, “Lan eskaintza publikoa” atalean.
Deialdian parte hartzeko eskabideak Tuterako Udalaren Ur Batzordearen Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bitartekoetako bat baliatuz. Eskabideak deialdi honetako I eta II. eranskinetan argitaratzen diren ereduei jarraikiz aurkeztuko dira eta horiek Tuterako Udalaren Ur Batzordearen bulegoetan eskura daitezke; haietan, eskabideak aurkezteko epea burutzen den egunerako baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute izangaiek.
Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek nortasun agiri nazionalaren, deialdi honetan eskatzen zaien titulazioaren eta gidabaimenaren kopia sinplea ere aurkeztu beharko dute.
Desgaitasun aitortua (%33koa edo handiagoa) duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako minusbaliotasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.
4.–Eskabideak aurkezteko epea.
113/1995 Foru Dekretuaren 26. artikuluaren arabera, eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da deialdi hau eta oinarriak Ur Batzordearen iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik (Udalaren web orrian, ere aztertu ahalko da, www.tudela.es, deialdiaren iragarkian, “Lan eskaintza publikoa” atalean). Azken eguna baliogabea bada, hurrengo lehen egun balioduna arte luzatuko da epea.
Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.
5.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
Eskabideak aurkezteko epea iraganik, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko buruordeak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta adieraziko du baztertuek 10 laneguneko epea izanen dutela, argitaratu eta biharamunetik, erreklamazioak egiteko eta, okerrik egin baldin badute, horiek zuzentzeko.
Epe hori iraganik eta alegazioak ebatzirik, Batzorde honetako buruak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du.
Zerrendetan agertzea ez da aski deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Izangaiek, kontratatuak izateko deia jasotzen dutenean, aurkeztu duten dokumentazioa aztertutakoan, eskatutako baldintzaren bat betetzen ez dutela ohartuz gero, interesdunek deialdi honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.
6.–Epaimahaia.
Epaimahaiak honako kide hauek izanen ditu:
Mahaiburua: Joaquín Torrents Delgado (Tuterako Udalaren Ur Batzordeko kidea).
Ordezkoa: Félix Zapatero Soria (Tuterako Udalaren Ur Batzordeko kidea).
1. mahaikidea: José Manuel Fernández Echávarri (TUUBeko ustiapen arduraduna).
Ordezkoa: Ángel Miguel Fernández Fernández (TUUBeko hornidurako ofiziala).
2. mahaikidea: Estefanía Arrondo Sangüesa (TUUBeko bulego teknikoaren arduraduna).
Ordezkoa: Iván Arnaiz del Bosque (TUUBeko delineatzailea).
3. mahaikidea: Francisco José Orta Quinto (Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak proposaturik izendatutako ordezkaria).
Ordezkoa: María Paz Urdániz Hernández (Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak proposaturik izendatutako ordezkaria).
4. mahaikidea: Antonio Pérez Omeñaca (TUUBeko hornidurako ofiziala).
Ordezkoa: José Ramón Escalada Escalada (TUUBeko hornidurako ofiziala).
Idazkaria: Inés Lahoz García (TUUBeko idazkaria).
Idazkariaren ordezkoa: José Huguet Madurga (Tuterako Udalaren aholkulari juridikoa).
Epaimahaia probak hasi baino lehen eratu beharko da eta, gero, probak hasteko data, ordua eta tokia ezarriko ditu. Hori argitaratuko da Tuterako Udalaren Ur Batzordearen iragarki oholean eta www.tudela.es udal web orrian, deialdiaren iragarkian, “Lan eskaintza publikoa” atalean.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.
Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarrien interpretazio eta aplikazioaren gaineko arazoak.
Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta deialdia egin duen organoari hala jakinarazi, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legean aurreikusita dauden egoerak gertatzen direnean.
Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
7.–Hautaproben nondik-norakoak eta balorazioa.
Hautapen sistema oposiziokoa da eta bi proba ditu.
Hautaprobek dirauten bitartean eta haien garapenari buruz epaimahaiak egin behar dituen iragarkiak, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen iragarki oholean argitaratuko ditu eta, behar izanez gero, oinarri hauetan ezarritako tokietan. Aztertu, berriz, Udalaren web orrian egin ahalko dira, deialdiaren iragarkian, “Lan eskaintza publikoa” atalean.
Deialdi bakarra eginen da eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak izangaien identitatea egiaztatzeko nahikoa dela juzgatzen duen beste dokumentu bat aldean dutela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak edo horrelako agiriren bidez euren nortasuna frogatzen ez dutenak edo horiek aurkezten ez dituztenak, bertzerik gabe deialditik kanpo geldituko dira.
“Plika itxien” sistema erabiliko da ariketetan.
Hautapen prozesua ondoko bi proba hauek osatzen dute:
–Lehen proba: teoriko-praktikoa. Gai zerrendako (III. eranskina) test motako 30 galdera erantzutea. Galdera bakoitzarentzat erantzun batzuk emanen dira aukeran, baina bat bakarra izanen da egokia (III. eranskina).
Horrela eginen da puntuazioa: erantzun zuzenei puntuak emanen zaizkie; erantzun gabekoak ez dira baloratuko; erantzun okerrei, zuzenei emandakoaren laundena kenduko zaie.
Lehen ariketaren balorazioan, gehienez ere 30 puntu lortzen ahalko dira. Baztertuak izanen dira gutienez 15 puntu lortzen ez dituztenak.
–Bigarren proba: teoriko-praktikoa. Gai zerrendako (III. eranskina) bi kasu lantzea.
Bigarren ariketaren balorazioan, gehienez ere 70 puntu lortzen ahalko dira (35 puntu kasu bakoitzean). Baztertuak izanen dira gutienez 35 puntu lortzen ez dituztenak.
Bi ariketa hauek egiteko, izangaiek gehienez ere 3 ordu izanen dituzte.
Izangai bakoitzaren puntuazio osoa zati bakoitzean ateratakoa batuz eskuratutako da, biak gainditu baditu.
Hautaproba egiteko, minusbaliotasuna dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak ezarriko dira, horrelakorik eskatu badute.
Oposizioko ariketak bukatutakoan, kalifikazioen zerrenda eta atxikitako plika zenbakia argitaratuko dira, eta adieraziko da plikak noiz eta non zabalduko diren (eguna, ordua eta tokia), hori egin baino 48 ordu lehenago, gutxienez. Ekintza publikoaren izaera izanen du horrek.
Ekintza hori eginik, izangaien zerrenda eta lortutako kalifikazioena argitaratuko dira.
Aipatu zerrendak, ariketa egindako tokian argitaratuko dira eta Tuterako Udalaren Ur Batzordearen iragarki oholean; Udalaren web orrian ere aztertu ahalko dira (www.tudela.es), deialdiaren iragarkian. Orobat, epaimahaiak azterketak berrikusteko epe bat emanen du eta hori adieraziko die izangaiei aipatu euskarrien bidez.
Epaimahaiak zehaztuko du azterketak berrikusteko modua eta unea. Horren berri emanen die izangaiei oposizioko ariketaren egunean.
8.–Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.
Azterketak berrikusi ondoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du Tuterako Udalaren Ur Batzordearen iragarki oholean, probak egin diren tokian eta Udalaren web orrian, pliken eta azterketa gainditu duten izangaien zerrendak, puntuazioaren hurrenkeran ordenatuta, eta azterketak berrikusteko epea zehaztuko du.
Azterketak berrikusteko epea iraganik, epaimahaiak Batzarreko buruari igorriko dio aipatu zerrenda, hautapen prozesuko espediente osoarekin batean, hark onets dezan.
Aprobatu duten izangaien artean puntu berdinketarik izanez gero, Udalak 2004ko azaroaren 29ko osoko bilkuraren erabakian araututako irizpidearen arabera ebatziko dira (2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa), hau da probaren osotasunean ponderazio gehien duen puntuazioa gailenduko da eta, berdinketak irauten badu, zozketa publikoan ebatziko da afera.
A.–Aldi baterako kontrataziorako izangaientzako dei egitea.
Azterketa gainditu duten izangaiei Tuterako Udalaren Ur Batzordean gertatzen diren premien arabera egin ahalko zaie dei, deialdi honetako oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraituz.
Hautatutako izangaiak aldi baterako kontratatuko ditu Tuterako Udalaren Ur Batzordeak, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean alta emanen zaie eta hartan afiliatuko.
B.–Prestakuntzaldian aritzeko izangaiei dei egitea.
Kasu honetan, deia eginen da Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko aldi baterako kontrataziorako irizpideetan ezarritakoari jarraikiz (2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa).
9.–Errekurtsoak.
Deialdi hau, haren oinarriak eta horretatik hel daitezkeen egintza administratiboak nahiz hautapen organoen jardunbideak inpugnatzen ahalko dituzte interesdunek, legeak aurreikusten diren kasu eta moduetan; halaber, honako errekurtso hauetako bat jar daiteke, aukeran:
A.–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
B.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko dagokion Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
C.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.
Aditzera ematen da, halaber, Nafarroako Arartekoari kexa bat aurkezteko eskubidea dagoela, nahiz eta aintzat hartu behar den kexa horrek ez duela ebazpen administratibo edo judizialen betearazpena geldiaraziko, ezta haien aurkako errekurtsoak paratzeko legezko epeak etenen ere, errekurritzea bidezkoa denean betiere.
Tuteran, 2014ko irailaren 1ean.
I. ERANSKINA
Eskabide eredua, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko mantentze-lanetako eta hornidurako ofizialaren lanpostuan aldi baterako kontratatzeko deialdian parte hartzeko
Izena: ................... adinez nagusia. NAN zenbakia: ............. jaioterria: ...... probintzia: .......... helbidea: ....... kalea: ........ zenbakia: ......... ataria: ....... solairua: ........ posta kodea: ............................. telefonoa: ............ sakelako telefonoa: ...............
ADIERAZTEN DUT:
–Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.
–Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.
–Ez naizela bereizia izan, diziplina espedientearen bidez, inongo administrazio publikoren zerbitzutik, eta ez nagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua.
–Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.
–Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.
q Desgaitasuna dudala eta, hortaz, behar ditudan egokitzapenak eskatzen ditudala, haietarako arrazoiak adierazita (bertze orri batean zehaztuko dira eskatutako egokitzapenak eta eskaeraren arrazoiak)
q Minusbaliatua naizela frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.
ESKATZEN DUT:
Hautaproben bidez izangaien zerrenda bat osatzeko deialdian onartua izatea, aldi baterako kontratazioaren bidez Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zerbitzuko mantentze-lanetako eta hornidurako ofizialaren lanpostuan aritzeko.
Tuteran, 20...(e)ko .................aren ......(e)an.
(Sinadura)
TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEKO BURUA.
II. ERANSKINA
Eskabide eredua, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko mantentze-lanetako eta hornidurako ofizialaren lanpostuan prestakuntzako izangaien deialdian parte hartzeko
Izena: ................... adinez nagusia. NAN zenbakia: ............. jaioterria: ...... probintzia: .......... helbidea: ....... kalea: ....... zenbakia: ......... ataria: ....... solairua: ....... posta kodea: ............................. telefonoa: ............ sakelako telefonoa: ...............
ADIERAZTEN DUT:
–Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.
–Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.
–Ez naizela bereizia izan, diziplina espedientearen bidez, inongo administrazio publikoren zerbitzutik, eta ez nagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua.
–Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.
–Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.
q Desgaitasuna dudala eta, hortaz, behar ditudan egokitzapenak eskatzen ditudala, haietarako arrazoiak adierazita (bertze orri batean zehaztuko dira eskatutako egokitzapenak eta eskaeraren arrazoiak)
q Minusbaliatua naizela frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.
ESKATZEN DUT:
Hautaproben bidez izangaien zerrenda bat osatzeko deialdian onartua izatea, aldi baterako zerbitzu berezien bidez Tuterako Udalaren Ur Batzordearen zerbitzuko mantentze-lanetako eta hornidurako ofizialaren lanpostuan aritzeko.
Tuteran, 20...(e)ko .................aren ......(e)an.
(Sinadura)
TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEKO BURUA.
III. ERANSKINA
Gai zerrenda
1.–Ur horniduraren hodiak. Materialak. Instalatzea.
2.–Urez hornitzeko sare baten osagaiak. Balbulak. Bentosak. Ur harguneak. Ureztatze ahoak. Hustubideak.
3.–Ur horniduraren harguneak. Diametroak, materialak, kokapena.
4.–Eremu publikoan dauden horniduretako matxurak konpontzea. Jarraibideak. Erabili beharreko makineria eta lanabesak. Segurtasuna.
5.–Urez hornitzeko sareak konpontzeko erabili behar diren materialak.
6.–Neurgailuak, herri bat urez hornitzerakoan: uraren nibela, emaria eta bolumena. Motak, instalazioa eta funtzionamendua.
7.–Urez hornitzeko sare baten ur-deposituak. Kokapena, zatiak, materialak eta instalazioak.
8.–Tuterako Udalaren Ur Batzordearen ur hornidura sareen araudi teknikoa.
9.–Laneko segurtasun eta osasuna, hornidura sareak konpontzeko lanetan. Bitarteko eta gailu zuzentzaileak. Denen segurtasunerako bitartekoak eta gailuak. Norberaren segurtasunerako bitartekoak eta gailuak.
Iragarkiaren kodea: L1415453
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
