234. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak martxoaren 25ean eman 84/2014 Foru Aginduarena. Haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa eta langile finkoen eta izendapen libreko zuzendaritza karguetan aritzen diren behin-behineko langileen zerrenda argitaratzea xedatu zen. Plantilla eta zerrenda 2013ko abenduaren 31koak dira.

Akatsak atzeman dira Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak martxoaren 25ean eman 84/2014 Foru Aginduaren eranskinetan. Hura 2014ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 13an, eta haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa eta langile finkoen eta izendapen libreko zuzendaritza karguetan aritzen diren behin-behineko langileen zerrenda argitaratzea xedatu zen (plantilla eta zerrenda 2013ko abenduaren 31koak dira). Hori dela eta, bidezkoa da ondoko zuzenketak egitea:

1. eranskinean:

A) atala:

5894. orrialdean, Europako Funtsen Kontrolerako Atalean, honako hau eranstea: “APT (EA), kopurua: 1; araubide juridikoa: F; maila: A; bateraezintasuna: 35; lanpostuko osagarria: 6,88”.

5896. orrialdean, Energia Aplikazioen Bulegoa, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuaren mendean, 5894. orrialdera pasa behar du, Enpresa Sustapenaren Zerbitzuaren mendera.

B) atala:

5934. orrialdean, Europako Funtsen Kontrolerako Atalean, honako hau eranstea: “7524 zenbakiko lanpostua; Garcia Mayayo, María Luisa; administrazio egoera: 2; araubide juridikoa: F; maila: A; lanpostua: APT (EA); herria: Iruña”.

5936. orrialdean, Energia Aplikazioen Bulegoa, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuaren mendean, 5934. orrialdera pasa behar du, Enpresa Sustapenaren Zerbitzuaren mendera.

5940. orrialdean, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuan, honela dioen tokian: “1194 zenbakiko lanpostua, hutsik”, honela behar du: “1194 zenbakiko lanpostua, Alvaro Ortiz de Elguea Goicoechea”; honela dioen tokian: “1191 zenbakiko lanpostua, hutsik”, honela behar du: “1191 zenbakiko lanpostua, Goñi Marcotegui, Jose Luis”; eta honela dioen tokian: “1180 zenbakiko lanpostua, hutsik”, honela behar du: “1180 zenbakiko lanpostua, Hurtado Jauregi, Gerardo”.

2. eranskinean:

A) atala:

5972. orrialdean, Iruñeko eta Tuterako polizia etxeetan, honela dioen tokian: “F. Ataleko burua”, honela behar du: “F. Polizia Etxeko burua”.

5973. orrialdean, Tafallako, Lizarrako, Zangozako, Elizondoko eta Altsasuko polizia etxeetan, honela dioen tokian: “F. Ataleko burua”, honela behar du: “F. Polizia Etxeko burua”.

5976. orrialdean, Burutza Taldean, honela dioen tokian: “7838 zenbakiko lanpostua, hutsik”, honela behar du: “7838 zenbakiko lanpostua; foruzain zenbakia: 1107, administrazio egoera: 2”.

5985. orrialdean, Txakurren Gidarien Taldean, honela dioen tokian: “5686 zenbakiko lanpostua, hutsik”, honela behar du: “5686 zenbakiko lanpostua; foruzain zenbakia: 861, administrazio egoera: 2”.

5986. orrialdean, Agintariak Babesteko Dibisioan, honela dioen tokian: “374 zenbakiko lanpostua, hutsik”, honela behar du: “374 zenbakiko lanpostua; foruzain zenbakia: 340, administrazio egoera: 2”.

B) atala:

5977. orrialdean, Iruñeko polizia etxean, honela dioen tokian: “F. Ataleko burua”, honela behar du: “F. Polizia Etxeko burua”.

5978. orrialdean, Tuterako polizia etxean, honela dioen tokian: “F. Ataleko burua”, honela behar du: “F. Polizia Etxeko burua”.

5979. orrialdean, Tafallako polizia etxean, honela dioen tokian: “F. Ataleko burua”, honela behar du: “F. Polizia Etxeko burua”.

5980. orrialdean, Lizarrako, Zangozako eta Elizondoko polizia etxeetan, honela dioen tokian: “F. Ataleko burua”, honela behar du: “F. Polizia Etxeko burua”.

5981. orrialdean, Altsasuko polizia etxean, honela dioen tokian: “F. Ataleko burua”, honela behar du: “F. Polizia Etxeko burua”.

5980. orrialdean, Herritarren Babeserako eta Arretarako Elizondoko Taldean, honela dioen tokian: “8484 zenbakiko lanpostua, hutsik”, honela behar du: “8484 zenbakiko lanpostua; foruzain zenbakia: 191; sartzeko bidea: C; administrazio egoera: 7”.

4. eranskinean:

A) atala:

6140. orrialdean, ZZ: Nafarroako Ospitaleko eraikinetako Elikadura Unitatean, honela dioen tokian: “zerbitzu anitzetako enplegatua, kopurua: 2”, honela behar du: “zerbitzu anitzetako enplegatua, kopurua: 1”.

B) atala:

6230. orrialdean, ZZ: Nafarroako Ospitalearen eraikinetako Elikadura Unitatean, 69684 zenbakiko lanpostua kentzea.

Iruñean, 2014ko urriaren 22an.–Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1414275