3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2014-EXT-33
2014ko irailaren 2an ireki zen aprobetxamendurako eskubidea amaitzeko espedientea, jarraian azaltzen diren ezaugarriak dituena, titularrak uko egin diolako.
Ezaugarriak:
Titularra: Bodega de Sarria, S.A.
Xedea: ur aprobetxamendu bat amaitzea.
Ibilgua: Aragoi ibaia.
Alderdia: La Plana de Olite.
Udalerria: Caparroso (Nafarroa).
Batez besteko ur-emaria kontsumo handieneko hilabetean: 12,5 l/s.
Eskubidearen titulua: Ebroko Ur Konfederazioak 2006ko azaroaren 8an emandako ebazpena.
Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 64. liburukia, 40. orria.
Xedea: ureztatzea.
Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta amaitzeko prozedura honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.
Zaragozan, 2014ko irailaren 2an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1414436