232. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Behin betiko onestea 2014ko Aurrekontua betetzeko Oinarrien
38. oinarriaren 8. eranskina: Diru-laguntza izendunak

Behin Udalbatzaren Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, bi mila eta hamalauko urriaren 17an hasiera batez onetsita, eta jendaurreko epea inolako erreklamaziorik gabe iragan eta gero, behin betiko onetsita gelditu da indarrean den Aurrekontua betetzeko Oinarrien 38. oinarriaren 8. eranskinean sartzea honako diru-laguntza izendun hau, zeinentzat kreditu erabilgarria baitago eskura indarrean den aurrekontu luzatuaren dagokion kontu-sailean: Diru-laguntza izenduna Osasuna Fundazioarentzat, 170.000 euroko zenbatekoarekin, 90/45220/482090 kontu-sailaren kargura, profesionalak ez diren kirol-jarduerak egin ditzan, batik bat haur-, kadete- eta gazte-kategorietan.

Aurrekontuko aldaketa honek ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan hartuko du indarra.

Iruñean, 2014ko azaroaren 21ean.–Alkate Udalburua, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1415946