232. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Baztango Ordenantza, Zerga eta Paramentu berrien
42. eta 47. artikuluen aldaketa. Behin betiko onespena

Baztango Batzar Nagusiak, 2014ko urriaren 1ean egindako bilkura arruntean, Baztango Ordenantza, Zerga eta Paramentu berrien 42. eta 47. artikuluen aldaketa onetsi zuen hasiera batean. Horren iragarkia 2014ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 20an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan:

42. artikulua. Lau alderdi edo kuarteletako bakoitzerako batzarkideen izendapena alderdi bakoitzeko batzarrek eginen dute. Batzar bakoitzak boto bat izanen du. Berdinketa egonez gero, kuartel horretako herritarren artean boto gehien bildu duen pertsona hautatuko da. Botazioa urte naturalaren barnean egiten duten lehendabiziko bilkuran izanen da, eta izendatzen direnek dagozkien alderdietako auzoko izan beharko dute ezinbertzean.

Aukeraketa egin baino 4 egun lehenago herrietako alkateek hautagaien zerrenda udalera ekarriko dute. Udalak bandoen bitartez herriei jakinaraziko die nor diren hautagaiak.

47. artikulua. Batzar Nagusiaren bilkura arrunt eta berezietan, 8 mendi eskudunek hartuko dute parte, alderdi edo kuartel bakoitzeko bik. Hitza bai baina botorik ez dute izanen. Kuartel bakoitzeko batzarrek lau alderdietako bakoitzeko mendi eskudunak izendatuko dituzte. Batzar bakoitzak boto bat izanen du. Berdinketa egonez gero, kuartel horretako herritarren artean boto gehien bildu duen pertsona hautatuko da. Botazioa urte naturalaren barnean egiten duten lehendabiziko bilkuran izanen da, eta izendatzen direnek dagozkien alderdietako auzoko izan beharko dute ezinbertzean.

Aukeraketa egin baino 4 egun lehenago herrietako alkateek hautagaien zerrenda udalera ekarriko dute. Udalak bandoen bitartez herriei jakinaraziko die zein diren hautagaiak.

Baztanen, 2014ko azaroaren 20an.–Alkate batzar-burua, Garbiñe Elizegi Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L1415868