232. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BILBOKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 550/2013 prozedura

María José Marijuan Gallo andrea, Bilboko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Juan José Millán Díez jaunak eskaturik, kaleratzea dela-eta, Construcciones Adolfo Sobrino SAren, Soldatak Bermatzeko Funtsaren eta Walferpinturas SLren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 550/2013 autoetan honako hau eman da:

Bilbon (Bizkaia), 2014ko ekainaren 24an.

Miguel Ángel Gómez Pérez jaunak, Bilboko Lan arloko 4. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 550/2013 autoak aztertu ditu. Auzia Juan José Millán Díezek sustatu du, Walferpinturas SLren, Construcciones Adolfo Sobrino SAren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka eta, Erregearen izenean, ondoko epaia eman du:

206/2014 epaia.

Epaitza:

Baiesten dut Juan José Millán Díezek Walferpinturas SLren aurka aurkeztutako demanda, 2013-3-21eko kaleratzea deuseza dela deklaratzen dut, eta demandatzailearen eta Walferpinturas SL enpresa demandatuaren arteko lan harremana amaitutzat jotzen dut; halaber, demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 4.806,06 euro ordaintzera kalte-ordain gisa, baita tramitazioko soldatak ere kaleratze egunetik ebazpen honetan datara bitarte, egunean 109,23 euro direla.

Auzi-jartzailea atzera egindakotzat jotzen da Construcciones Adolfo Sobrino SA enpresari dagokionez.

Soldatak Bermatzeko Funtsa absolbitu egiten da, epaia betearazteko aldian izan lezakeen erantzukizun subsidiarioa galarazi gabe.

Aurkaratzea.–Epai honen aurka erregutze errekurtsoa jartzen ahal da, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, eta asmo horren berri eman beharko da, epaitegi honetan agertuz edo idazkia aurkeztuz, epaia jakinarazi eta bost eguneko epean; bestetik, legelaria edo lan-harremanetako graduatua izendatu beharko da errekurtsoa formalizatzeko.

Errekurtsoa jartzeko, demandatuak, Banco Santander taldearen IBAN ES55 0049 3569 92 0005001274 kontuan (kontzeptua: 4720000000055013), kondenaren diru kopuru likidoa sartu beharko du, baldintza hori gabe ezin baita errekurtsoa iragarritzat eman. Horren ordez, banku-abal solidarioa erabiltzen ahalko da, epe-mugarik gabea eta kreditu entitateak igorritako lehenbiziko errekerimenduarekin ordaindu beharrekoa, LJLaren 230. artikuluan xedatutako moduan.

Era berean, langile edo kausadun izaera izan gabe edo Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradun izan gabe, erregutze errekurtsoa iragartzen duenak kontu korronte berean 300 euro sartu beharko ditu, erregutze errekurtsoa egiteko gordailu gisa. Diru kopuru hori sartu izana frogatzen duen gordekina epaitegi honetako bulego judizialean aurkeztu behar da errekurtsoa jartzerakoan.

Ez dute gordailua eta diru kopurua jarri beharko Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 229. artikuluaren 4. artikuluan ageri diren pertsonek eta entitateek.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Walferpinturas SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Bilbon, 2014ko urriaren 16an.–Idazkari judiziala, María José Marijuan Gallo.

Iragarkiaren kodea: J1414771