232. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BILBOKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 163/2014 prozedura

Inés Alvarado Fernández andrea, Bilboko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Ángel Chaparro Garcíak, Antonio Rolán Crespok eta Manuel Sobrado Lópezek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Recia Estructuras SLren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 163/2014 betearazpen-piezaren autoetan, honako hau eman da:

Ondoren azaltzen diren ondasunak, betearazpenpeko alderdiarenak baitira, hots, Recia Estructuras SLrenak, betearazpen honen ondorioz enbargatutzat deklaratzen dira betearazpen honen abiapuntuko diru kopuruak berdindu arte: printzipalaren 3.456,89 euro eta interes eta kostuetarako 1.000,00 euro:

Uribarri metro linearen ABEEk eta Matiko ABEEk edozein kopuru eta kontzepturengatik merkataritzako Recia Estructuras SL enpresari ordaindu beharko lizkioketen kopuruak.

Traba ziurtatzeko, berme neurri hauek hartzea erabaki da:

Kredituak.

–Matiko ABEEri eta Uribarri metro linearen ABEEri agintzea epaitegi honen eskura atxiki dezatela Recia Estructuras SL betearazpenpeko alderdiak edozein kontzepturengatik haiengandik jaso beharreko kreditua edo diru kopuruak, eta atxikitakoa epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan sar dezatela, betearazpenaren abiapuntuko diru kopuruak berdindu arte.

Jakinaraz bedi ebazpen hau.

Ebazpen honen berri ematen diot epaileari.

Aurkaratzeko modua: bulego judizialean berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, idazkari judizialari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsogileak ebazpenari zer akats egozten dion adierazi behar du (LJLaren 186.1 eta 187.1 artikuluak).

Errekurtsoa jartzeak ez du etenen errekurritutako ebazpena (LJLaren 186.3 artikulua). Hori dekretatu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta Recia Estructuras SLri jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Bilbon, 2014ko urriaren 23an.–Idazkari judiziala, Inés Alvarado Fernández.

Iragarkiaren kodea: J1414775