4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Zitazio ediktua.
Kaleratzeak / Kargu-uzteak oro har, 670/2014 prozedura
Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: kaleratze/kargu-uzteengatiko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 670/2014 prozesuan, ebazpena eman da 2014ko urriaren 22an, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Pedro Ángel Blasco Sarasari zitazioa egiteko balio izan dezan, 2015eko urtarrilaren 22ko 10:50ean Justizia Jauregiko 101. judizio aretoan (1. solairuan) ager dadin (San Roke kalea, z.g., Iruña), zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.
Iruñean, 2014ko urriaren 22an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1414607