232. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 983/13-C prozedura

Aditzera ematen dut: Iruñeko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegi honetan 983/13-C judizio arrunteko prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan epaia eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan.

Eta Iprourban 2000 SLri legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2014ko urriaren 31n.–Idazkari judiziala, Amparo Esparza Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: J1414729