231. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

11. poligonoko 54. lurzatia urbanizatzeko proiektu berria.
Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, Alkatetzaren azaroaren 17ko 311/2014 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi du Irureko 11. poligonoko 54. lurzatia urbanizatzeko proiektu berria, Ángel Zubillaga Oderizek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan 76. artikuluari dagokionez ezarriari jarraikiz, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Esteribarren, 2014ko azaroaren 18an.–Alkatea, José Luis Larrainzar Eugui.

Iragarkiaren kodea: L1415597