230. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2448/2014 EBAZPENA, azaroaren 10ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 89 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi eta Sustapen Departamentuko Garraioko Zehapenen Bulegoko burutza bete gabe uzten duena. Deialdia maiatzaren 23ko 1448/2011 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak maiatzaren 23an emandako 1448/2011 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 89 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Aipatu deialdia 2011ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 15ean.

Otsailaren 27ko 563/2012 Ebazpenaren bidez, hemen garrantzia duenari dagokionez, 89 burutza horietariko 62ri zegozkien onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi ziren; horien artean, Garraioko Zehapenen Bulegoari zegokiona. Ebazpen hori 2012ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 23an.

Bada, burutza hori betetzeko deialdian onartutako bi izangaietatik batak erretiroa hartu du, eta besteak uko egin dio burutza hori betetzeko prozeduran jarraitzeari.

Hori kontuan hartuz, eta orobat deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa, bidezkoa da burutza hori bete gabe uztea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 89 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdian Sustapen Departamentuko Garraioko Zehapenen Bulegoko burutza bete gabe uztea, bi parte-hartzaileetatik batak erretiroa hartu eta besteak uko egin diolako prozeduran jarraitzeari. Deialdia maiatzaren 23ko 1448/2011 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Sustapen Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta interesdunei. Azken hauei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

Iruñean, 2014ko azaroaren 10ean.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1415405