6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK
BERA
Zehapen jakinarazpena
1. Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazterik izan ez denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren edo Kontzejuaren iragarki oholean.
2. Ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik 30 egun naturalera gauzatuko da zehapena; kasu horretan, aukeran dago errekurtso hauetakoren bat egitea: a) Berraztertzeko errekurtsoa egintzaren egile den organoan hilabeteko epean ediktu hau Nafarroako Aldizkari OfizialEAN argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, c) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian hurrengo hilabetearen barnean ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
3. Ordainketa honako kontu zenbaki hauetan dirua sartuta edo transferentzia eginda egin ahalko da: Nafarroako Kutxa 2054 0020 96 1110013219, Euskadiko Kutxa 3035 0135 93 1354102327, La Caixa 2100 4308 00 2200017750, edo posta bidezko igorpena eginez, honako hauek adierazita: izen-abizenak, ibilgailuaren matrikula eta espediente zenbakia, 30 egun naturalen barnean ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita. Aipatutako borondatezko epea agorturik zorra kitatu ez bada, zenbateko osoa eskatuko da betearazte-bidetik, eta, behar denean, premiamendu-errekargua eta dagozkion berandutze-interesak ordaindu beharko dira.
Beran, 2014ko azaroaren 14an.–Alkatea, M.ª Sol Taberna Irazoki.
ESPEDIENTEEN ZERRENDA
Espediente: MULTRAF/2014/52. Jabea-matrikula: Julian Alunda Jimenez (SS7132BB). Lekua: Ilekueta Karrika-N.º 4. Data: 2014/05/28. Ordua: 10:10. Kopurua: 200,00 euro. Galtzen diren puntuak: 0. Tgl: 11.4. Ze: 117.2. ORD: -.
Espediente: MULTRAF/2014/34. Jabea-matrikula: Ardelean Florin (8022FVW). Lekua: Kanttonberri Karrika-. Data: 2014/04/12. Ordua: 08:20. Kopurua: 200,00 euro. Galtzen diren puntuak: 0. Tgl: 9.2. Ze: 3.1. ORD: -.
Espediente: MULTRAF/2014/19. Jabea-matrikula: Raul Hernandez Iribarren (2608CGR). Lekua: Iparraldea Karrika-Sarrera Mugaldea Karrika. Data: 2014/03/31. Ordua: 18:40. Kopurua: 60,00 euro. Galtzen diren puntuak: 0. Tgl: 38.3. Ze: 91.1. ORD: -.
Iragarkiaren kodea: L1415459