230. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2447/2014 EBAZPENA, azaroaren 10ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 105 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi eta Sustapen Departamentuko Obren II. Ataleko burutza bete gabe uzten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak otsailaren 25ean emandako 609/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 105 atal, bulego eta unitate parekatutako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Aipatu deialdia 2008ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ean.

Azaroaren 10eko 3563/2008 Ebazpenaren bidez, hemen garrantzia duenari dagokionez, 105 burutza horietariko 83ri zegozkien onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi ziren; horien artean, orduko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Obren II. Atalari zegokiona. Ebazpen hori 2008ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 26an.

Deialdian onartutako izangai bakarrak erretiroa hartu duenez, bidezkoa da burutza hori bete gabe uztea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Egungo Sustapen Departamentuko Obren II. Ataleko burutza bete gabe uztea, onartutako izangai bakarrak erretiroa hartu duelako. Lanpostu hori Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 105 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskaini zen (otsailaren 25eko 609/2008 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia).

2. Ebazpen hau Sustapen Departamentuko Idazkaritza Nagusi Teknikoari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko azaroaren 10ean.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1415404