4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA
Enkante publikoa. 128/2014 hipoteka-betearazpena
Aranzazu Chocarro Ucar andrea, idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: organo judizial honetan bideratzen ari diren 128/2014 hipoteka-betearazpenaren autoetan erabaki da ondoko ondasun higiezin honen enkante publikoa egitea:
Etxebizitza, Enerizko Río Robo kaleko 43an. Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribatua: 3969. liburukia, 26. liburua, 13. orria, 1596. finka. Enkantea 2015eko urtarrilaren 29ko 10:00etan eginen da, organo honetako bulegoan, baldintza hauei jarraikiz:
1. Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu beharko dute. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela aitortu beharko dute. Gordailu eta kontsignazioen kontuan (IBAN: ES 55 0049 3569 9200 0500 12745, 2757000006012814) enkantean jartzen den ondasunaren balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. (Gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten bada, halaxe adieraziko da gordekinean). Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 647., 669.1 eta 666. artikuluak).
2. Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azalak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak besteekin batera emanen dira aditzera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 648. artikulua).
3. Titulazioa eta zamak. Enkantean parte hartzeak berarekin dakar posturagileek autoetan agertzen den titulazioa askitzat hartzea edo, hala bada, titulaziorik ez dagoela onartzea. Era berean, auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek bere horretan segitzen dutela onartuko dute, halakorik bada, eta errematea beren alde esleituz gero, kredituen erantzukizunean subrogatuko direla.
Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunen titulazioa epaitegiko idazkaritzan daude ikusgai (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 668. eta 669.2 artikuluak).
Iruñean, 2014ko azaroaren 18an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Chocarro Ucar.
Iragarkiaren kodea: J1415590