2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MAÑERU IBARREKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA
Aldaketak aurrekontuan. Behin betiko onespena
2014ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 17an, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
1. Kreditu gehikuntzak: 1.121 62600 kontu-saila, “Ekipamendu informatikoa”: 3.030,00 euro. Kontu-sailari 2.030,00 euro gehitu zaizkio. Onesten diren kreditu berezien baturak 2.030,00 euro egiten du; diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinaren kontura finantzatuko da.
Ziraukin, 2014ko azaroaren 17an.–Batasuneko burua, José María López de Mendiguren Anuncibay.
Iragarkiaren kodea: L1415528