1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2467/2014 EBAZPENA, azaroaren 10ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Ramón Díaz de Cerio Pastor jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Sustapen Departamentuko Normalizazio eta Proiektuen Bulegoko buru izendatzen duena merezimendu lehiaketa eginda.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ekainaren 7ko 1553/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 86 atal, bulego eta unitate parekatutako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Horien artean, orduko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Normalizazio eta Proiektuen Bulegoarena zegoen. Aipatutako deialdia 2010eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 19an.
Urtarrilaren 17ko 103/2011 Ebazpenaren bidez, burutza hori betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpena 2011ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 14an.
Jarduketak bukatuta, merezimendu lehiaketaren epaimahai kalifikatzaileak burutzarako hautagai bakarraren aldeko izendapen proposamena egin du, deialdiaren 11.3 atalean adierazitako proba gainditu baitu.
Hori kontuan hartuz, eta orobat deialdiaren 10. oinarrian xedatutakoa, bidezkoa da Ramón Díaz de Cerio Pastor jauna izendatzea.
Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ramón Díaz de Cerio Pastor jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Sustapen Departamentuko Normalizazio eta Proiektuen Bulegoko buru izendatzea, merezimendu lehiaketa bidez eskuratu baitu. Burutzak 3650 zenbakia du plantilla organikoan.
2. Izendatu den pertsonak Sustapen Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazi ondoko hamar egun naturaleko epearen barruan.
Behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, jabetza hartzen ez badu, burutzan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu.
Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari jabetza hartzearen berri eman beharko zaio, behar diren idazpenak egiteko.
3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Sustapen Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunari jakinaraztea. Azken honi aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.
Iruñean, 2014ko azaroaren 10ean.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F1415494