230. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Noain aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen Batzarrak, azaroaren 12an egin bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2014ko aurrekontuan.

Kreditu gehikuntzak, 1. kapituluko (“Langileria gastuak”) kontu-sail batean, 85.000,00 eurokoa; 2. kapituluko (“Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak”) kontu-sail batean, 9.780,00 eurokoa; 4. kapituluko (“Transferentzia arruntak”) kontu-sail batean, 1.050,00 eurokoa, eta 6. kapituluko (“Inbertsio errealak”) kontu-sail batean, 4.133,09 eurokoa, honako honen bidez finantzatuko direnak: diru-sarreren kontu-sail bat, 8. kapituluko (“Finantza-aktiboak”) kontu-sail batean, 99.963,09 eurokoa.

Kreditu berezia 6. kapituluko (“Inbertsio errealak”) kontu-sail batean, 5.300,00 eurokoa, finantzatuko dena 8. kapituluko (“Finantza-aktiboak”) 5.300,00 euroko kontu-sail batekin.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erreklamazioak aurkezten ez badira, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Noainen, 2014ko azaroaren 17an.–Mankomunitateko burua, Cristina Ardanaz Palacios.

Iragarkiaren kodea: L1415499