2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Ordenantza, Laguntza teknikoak erosi edo alokatzeko diru-laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena
Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2014ko azaroaren 12ko bilkuran, hasiera batean onetsi du Laguntza teknikoak erosi edo alokatzeko diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Noainen, 2014ko azaroaren 17an.–Mankomunitateko burua, Cristina Ardanaz Palacios.
Iragarkiaren kodea: L1415498