2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
HEGO NAFARROA KIROL MANKOMUNITATEA
1 eta 2. aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena
Hego Nafarroa Kirol Mankomunitateko Zuzendaritza Batzordeak, 2014ko urriaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi ditu Udalaren 2013ko ekitaldiko aurrekontuan (2014rako luzatua) 1 eta 2. aldaketak egiteko espedienteak.
Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Adierazitako jendaurreko aldian inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, espediente horiek behin betiko onetsitzat joko dira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko da.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Ablitasen, 2014ko azaroaren 14an.–Mankomunitateko burua, Sergio Vitas Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L1415466