2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URDAZUBI
Dantxarineko AC 2 unitatearen xehetasun azterlana. Behin betiko onespena
Urdazubiko Udalak, 2014ko urriaren 31n egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea AC2 unitatearen (1. poligonoko 36. lurzatia) xehetasun azterlana, Castro Iribarren, S.A.k sustatua.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Urdazubin, 2014ko azaroaren 17an.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.
ERANSKINA


Iragarkiaren kodea: L1415485