230. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Montes de Cierzoko ureztapenen erroldak

Hiri honetako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2014ko azaroaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen onestea Montes de Cierzo I, Montes de Cierzo II eta Valdetellasko ureztalur berrietan eginiko presioko ureztapenak ordaintzera beharturik dauden titularren erroldak, baita Montes de Cierzon ureztatzen ahal den eremuan 2013an egin ureztapen tradizionalen errolda ere. Borondatezko diru-bilketarako epea 2014ko azaroaren 18an hasi eta abenduaren 12an bukatuko da, biak barne.

Ordainketak Udalaren Diruzaintzaren bulegoetan eginen dira, hau da, Herriko Etxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan edo, bestela, ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako batean. Dena dela, udal honekiko ordainketak helbideratuak badituzte, kobrantzarako izendatua den finantza entitatera igorriko da ordainagiria.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamenduzko prozeduraren bidez eskatuko dira eta derrigorrezko epearen errekarguak sorraraziko dira, baita berandutzako korrituak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.

Tokiko Gobernu Batzarraren erabaki hau behin betikoa da administrazio bidean; hortaz, haren kontra errekurtso hauetako bat para daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Aditzera ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Tuteran, 2014ko azaroaren 17an.–Ogasuneko zinegotzia, Irene Royo.

Iragarkiaren kodea: L1415565