2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Bulego eta langeletako 2015eko lan egutegia. Onespena
Alkatetzaren azaroaren 12ko 1316/2014 Ebazpenaren bidez, heldu den 2015ari dagokion lan egutegia onetsi zen, bulego eta langeletako udal langileei aplikatzekoa (HLZ-Herritarrendako Laguntza Zerbitzukoei izan ezik). Hona zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:
Lehenbizikoa.–2015eko lan-egutegia onestea Nafarroako toki entitate honetako bulego eta langeletako langileentzat (HLZ-Herritarrendako Laguntza Zerbitzukoentzat izan ezik). Horren arabera, ondotik ematen diren egunak jaiegunak izanen dira eta, beraz, haietan itxita egonen dira udal bulegoak.
Nafarroako Gobernuak izendatutako jaiegunak, baita herriko jaiegunak ere:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri.
–Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 2a: Ortzegun Saindua.
–Apirilaren 3a: Ortzirale Saindua.
–Apirilaren 6a: Pazko biharamuna.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a: Santiago eguna.
–Uztailaren 27a: Santa Ana eguna –herrian jai–.
–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa –Nafarroaren Eguna–.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri.
Lanegun ez diren egunak:
–Martxoaren 20a.
–Uztailaren 24a, 28a, 29a eta 30a.
–Abenduaren 24a eta 31.
Bigarrena.–Tuterako Udaleko administrazioko lanorduen urteko kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legean xedatutakoaren arabera, zuzenbideko hirugarren oinarriaren bidez zehazten baita, eta honela banatuko da:
–Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da. Nahitaez aritu beharko da 8:30etik 14:30 arte; langileak aukeratuko du noiz sartu gainerako ordu bat eta erdia, 7:30etik 8:30era eta 14:30etik 16:00ak arte.
–20,5 ordu sobratzen dira 2015erako onetsi den lan-egutegian eta horren aplikazio eremuko udal langileek hautatuko dute ordu horiek noiz hartu.
–Aurreko lerroaldeetan aipatutako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, haien zerbitzuko beharrak direla eta, beste lanaldi mota bat duten udal langileei.
Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegi orokorra hau izanen da: 8:30etik 14:00ak arte.
Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Tuteran, 2014ko azaroaren 17an.–Alkatea, Luis Casado Oliver.
Iragarkiaren kodea: L1415500