230. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

323/2014 FORU AGINDUA, urriaren 20koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, Nafarroako Estatistika Kontseiluko kide bat ordeztea xedatzen duena.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak urriaren 31n emandako 808/2012 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Estatistika Kontseiluko kideak izendatu ziren.

Irailaren 25eko 317/2000 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ahalmena ematen dio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari Estatistika Kontseiluko kideen kargu-uzteak eta izendapenak xedatzeko, bertan ordezkaritza duten departamentuek eta instituzioek proposatuta.

Osasun Departamentuko kontseilariak, hartan izandako izendapenen ondoren, eskatu du Isabel Ansa Erice andrea izendatzeko Kontseiluko kide, Cristina Ibarrola Guillen andrearen ordez.

Horrenbestez, Estatistika Zerbitzuaren txostena ikusirik,

AGINDU DUT:

1. Isabel Ansa Erice andrea izendatzea Nafarroako Estatistika Kontseiluko kide, Osasun Departamentuaren ordezkari gisara, Cristina Ibarrola Guillen andrearen ordez.

2. Foru agindu hau interesdunei eta Nafarroako Estatistika Kontseiluari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2014ko urriaren 20an.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.

Iragarkiaren kodea: F1414075