230. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Xehetasun azterlana Balate zeharkaleko 4. zenbakian. Behin betiko onespena

Zangozako Udalak, 2014ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, erabaki hau hartu zuen. Honela dio haren xedapen zatiak:

1.–Behin betiko onestea Balate zeharkaleko 4ko jabe elkarteak aurkeztu duen xehetasun azterlana, espedientean dagoen dokumentazioari jarraikiz. Xedea du eraikinaren gibeleko fatxadaren lerrokadura aldatzea –titulartasun pribatuko lurzoruaren barnean– igogailu bat paratzeko gaur egun eskailera-kaxak partez okupatzen duen espazioan, etxe-saileko barne patioan eskaileraren garapen berria sortuz, eraikineko oztopo arkitektonikoak ezabatze aldera.

2.–Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Zangozan, 2014ko urriaren 10ean.–Alkatea, Angel Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1415481