2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Aldaketa, Zangozako Juan Francés de Iribarren Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena
Zangozako Udalak, 2014ko abuztuaren 26an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Zangozako Juan Francés de Iribarren Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan.
Espedientea tramitatuta, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Legean xedatuari jarraikiz, eta kontuan hartuta jendaurreko epean ez dela inolako erreklamaziorik aurkeztu, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoari jarraituz, osorik argitaratzen da ordenantzaren testua, egindako aldaketak barne, eta argitaratu eta hamabost egun baliodun geroago hartuko du indarra.
Zangozan, 2014ko azaroaren 10ean.–Alkatea, Angel Navallas Echarte.
1. ERANSKINA
6. artikulua. 2014/2015 ikasturtean honako tarifa hauek aplikatuko dira:
IRAKASGAIA | HILEKO KUOTA/EUROAK | URTEKO KUOTA/EUROAK |
Musika eta Mugimendua (3 - 6 urte) | 15,54 | 155,40 |
Musika Hizkuntza, 1.etik 8.era | 43,22 | 432,20 |
Musika tresnak. 1.etik 4.era | 43,22 | 432,20 |
Musika tresnak: 5.etik 8.era. | 54,53 | 545,30 |
Musika tresnen taldeak Helduak | 37,52 | 375,20 |
Heldu sartu berriak (*) | 63,06 | 630,60 |
Musika tresnetarako urteko kuota bakarra | | 92,60 |
(*) Sarrerak ez dakar berez eskolan egindako ikaskuntzen jarraipena. |
Iragarkiaren kodea: L1415479