230. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN MARTIN UNX

2015eko ekitaldiko udal tasak

San Martin Unxeko Udalak, 2014ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, erabaki du 2015eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten zerga-tasak onestea. Hona hemen:

–Eremu publikoa okupatzeko tasa: (aldatu gabe) 4,40 euro.

–Pilotalekua erabiltzea: 2,60 euro/fitxa. Dutxak erabiltzea: 2,70 euro.

–Ziurtagiriak: 1,50 euro.

–Konpultsak: 1,70 euro agiri bakoitzeko.

–Fotokopiak: DIN A4: 0,20 euro. DIN A3: 0,30 euro.

–Lurzatien zedulak: 1,50 euro.

–Faxaren erabilera: jasotako orri bakoitza: 1,10 euro, eta igorritako orri bakoitza: 1,10 euro.

–Ehorzketak: (aldatu gabe) lurrean eta horma-hilobian: 180 euro, 10 urterako. Lurra edo horma-hilobia berritzea: 165 euro. Hilarria aparte ordaintzen da: 165 euro. Kolunbarioak 10 urterako: 90 euro.

–Udal igerilekuetarako abonamenduak:

  • Haurrak, 4 urte artekoak, horiek barne: dohainik.
  • Denboraldi osorako abonamenduak:
  • 5etik 12 urte bitartekoak: 11,30 euro.
  • 13tik 65 urte bitartekoak, 58 euro.
  • 65 urtetik goitikoak, 29 euro.
  • Hilabeteko abonamenduak:
  • 5etik 12 urte bitartekoak: 8 euro.
  • 13tik 65 urte bitartekoak, 36 euro.
  • 65 urtetik goitikoak, 21 euro.
  • Asteko abonamendua:
  • 5etik 12 urte bitartekoak: 3,10 euro.
  • 13tik 65 urte bitartekoak, 14 euro.
  • 65 urtetik goitikoak, 11 euro.
  • Egun bakarreko sarrerak:
  • Lanegunetan:
  • 5etik 12 urte bitartekoak: euro 1.
  • 13tik 65 urte bitartekoak, 5 euro.
  • 65 urtetik goitikoak, 4 euro.
  • Jaiegunak:
  • 5etik 12 urte bitartekoak: 1,5 euro.
  • 13tik 65 urte bitartekoak, 7 euro.
  • 65 urtetik goitikoak, 4 euro.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

San Martin Unxen, 2014ko azaroaren 12an.–Alkatea, Francisco Javier Leoz Guillén.

Iragarkiaren kodea: L1415534