230. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntza ematea

Iruñeko Udaleko Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Zinegotzi Delegatuak honako ebazpen hau eman zuen 2014ko azaroaren 4an:

RBI 04-NOV-14 (3/BI).

Ikusirik diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdia, 2014. urtean Hegoaldeko herrialdeetako toki-entitateekin tokian tokiko garapenaren aldeko lankidetza-proiektuak gauzatze aldera egina, eta ikusirik espedientean jasotako agiriak, honako hau

EBATZI DUT:

1.–Honako erakunde honi diru-laguntza ematea, ondoan adierazitako kopuruarekin bat, aipatzen den proiektua egin dezan, hark eskuratu baitu baloraziorik hoberena (116 puntu), diru-laguntza hauek ematea arautzen duen deialdiaren seigarren klausulan ezarritako balorazio-irizpideekin bat:

KODEA

GGKE

PROIEKTUA

DIRU-LAGUNTZA

14-02ESUR

Medicus Mundi Nafarroa

Abereak hiltzeko sistema eta hondakin solidoak tratatzeko sistema indartzea Ciudad Darío eta Tarragona udalerrietan (Matagalpa, Nikaragua)

60.000 €

2.–Honako zerrenda honetan agertzen diren erakundeek aurkeztutako eskaerak ezestea, jarraian zehazten diren arrazoiak direla bide, diru-laguntza hauek ematea arautzen duen deialdiaren seigarren klausulan ezarritako balorazio-irizpideekin bat:

KODEA

GGKE

PROIEKTUA

PUNTUAK

ARRAZOIA

14-01ESUR

Manos Unidas

Erkidego indigenak sendotzea

97

(1)

14-03ESUR

Nafarroako Bakea eta Elkartasuna Fundazioa

Oinarrizko ur- eta saneamendu-sistemak jasangarritasunaren arabera kudeatzea

104

(1)

14-04ESUR

El Salvador Elkartasuna taldea

Erkidegoen garapena tokiko kultura eta ekoturismoa bultzatuta

94

(1)

14-05ESUR

Bakerako Lankidetza Batzarra

Kudeaketa hobetzea arriskuak murrizteko arloan

92

(1)

14-06ESUR

Proclade Yanapay Fundazioa

Enpresa Garapenerako Udal Zentroa (2. etapa), Huaycanen

101

(1)

14-07ESUR

Haren Alde elkartea

Ur gehiago, bizi hobea, Pichugán erkidegoan

82

(1)

14-08ESUR

Madre Coraje elkartea

Eraldaketa eraikiz: Udal-lidergoa balio atxikia sortzeko

107

(1)

(1) Ez du lortu diru-laguntza hauek ematea arautzen duen Deialdiak diru-laguntza eskuratzeko eskatzen duen gutxieneko puntuazioa (100 puntu), edo, lortuz gero, ez du eskuratu puntuaziorik handiena 100 puntuak gainditu dituztenen artean (6. klausula).

Iruñean, 2014ko azaroaren 4an.–Zinegotzi Delegatua, Ana Lezcano Galar.

Iragarkiaren kodea: L1415505